Eduki publikatzailea

Bach & “Bach”

Bach & “Bach”

Antonio Serranok (Madril, 1974) inork ez bezala lagundu du itxuraz umila den tresna bati balio berezia ematen, tresna hori genero jakin batzuetan soilik erabili daitekeelako ustearen aurka. Harmonikari buruz ari gara. Berak kontzeptu hori irauli eta erauzi du, behin betiko. Bere eskuetatik pasa dira berak zein besteek egindako lanak, artista erraldoiekin garatutako lankidetza (Paco de Lucía, Wynton Marsalis, Barbara Hendricks), orkestrarako joan-etorriak... Eta, noski, jazz europarreko izen saihestezina bihurtu da. Hori dela eta, ez da harritzekoa Bachekin ere harmonika sartzea. Ez eta Fender Rhodes bezalako teklatuekin uztartzea ere. Imajinatu ezin zen hori egia bihurtzen da Antoniorekin. Bachen gaineko hurbilketa historikoa dakarkigu, jazzaren arloko dibagazioekin batera.

PROGRAMA

Bach & “Bach”

I ARMONIKA, KLABEZINA ETA KONTRABAXUA

Biolinerako eta baxu jarraiturako sonata sol maiorrean BWV 1021 (1730-1734?)

Allemande de la Partita, biolinerako soilik, 2. zk., re minorrean,BWV 1004 (1720)

Contrapunctus I de El Arte de la Fuga, BWV 1080 (1742-1746)

Biolinerako eta klabezinerako sonata mi maiorrean BWV 1016 (1717-1723)

 

I HARMONIKA, KLABEZINA ETA KONTRABAXUA 

I Ikuspenak

A[J. S. Bach: Agnus Dei de la Misa en si menor, BWV 232 (1748-1749); Jesu, meine Freude, BWV 227 (ca. 1723); Allegro del Concierto para clave nº 1 en re menor, BWV 1052 (1738)]

II Ikuspenak

[J. S. Bach: Italiako Kontzertuko andantea, BWV 970 (1735); Brandemburgoko Kontzertuko allegroa, 5. zk., re maiorrean, BWV 1050 (1720-1721); Gute Nacht del motete Jesu, meine Freude, BWV 227 (1723 inguru)]

III Ikuspenak

[J. S. Bach: Badinerie de la Suite orquestal, 2. zk, si minorrean, BWV 1067 (1738-1739); Fuga sol minorrean, BWV 542b (1838 inguru)]

IV Ikuspenak

[J. S. Bach: Wachet auf, ruft uns die Stimme, BWV 140 (1731); Alles, was von Gott geboren, BWV 80 (1727-1731)]

ARTISTAK

 
Antonio Serrano harmonika 
Pablo Martín Caminero kontrabaxua
Daniel Oyarzabal

klabezina, organoa, clavinet-a eta fender rhodes-a

 

Antonio Serrano harmonikaren maisua da, egungo jazzean dagoen izen ospetsuenetakoa eta estatu mailako musikarik eskatuenetakoa. Erraztasun tekniko zoragarria eta ezagutza teoriko sakona lagun, Serranok musikan egokitzeko gaitasun aparta dauka, bere kolaborazio ugarietan ikus daitekeen bezala. Bere harmonika eraginkortasun osoz mugitzen da askotariko paisaietan: jazz, flamenko, pop eta musika klasikoan, besteak beste. Eszenatokia partekatu du Barbara Hendricks eta Plácido Domingo bezalako artistekin, orkestra klasiko ugarirekin, bai eta Wynton Marsalis, Lou Bennet, Toots Thielemans Vicente Amigo, Clarles Benavent eta Paco de Lucía ospetsuekin ere, besteak beste.

 

Sarrerak

 

 

 

EZ GALDU 

Eguna eta ordua

   Irailak 10 

        20:30  

Lekua

  Jesus Guridi Kontserbatorioko Auditorioa, Gasteiz