Birthday Baroque Party eu - ama-sma
Eduki publikatzailea
Birthday Baroque Party
Gebaratarren Dorre Jauregiaren inguru zoragarrian ospatuko dugu Raquel Andueza & La Galaníaren hamargarren urteurrena, eta, horretarako, gure ohiko errepertorioko lanik gogokoenak hautatu ditugu. Gizarte sareetan boto gehien lortu dutenak izango dira argi-ilun barrokoz betetako programa eder hau osatuko dutenak, hamar urteotan jo ditugun lanik bizienak, dibertigarrienak, dramatikoenak, maitekorrenak, sentsualenak eta ederrenak lagun.
PROGRAMA
Birthday Baroque Party
FOLLE È BEN CHE SI CREDE - Tarquinio Merula (1595 - 1665)
LA AUSENÇIA - Anonimoa (XVII. mendea)
MARIZÁPALOS - Anonimoa (XVII. mendea)
ZARABANDA DEL CATÁLOGO - Anonimoa (XVII. mendea)
Berreraikuntza: Álvaro Torrente
ALMA MIA - Antonio Cesti (1623 - 1699)
SON RUINATO, APPASSIONATO - Benedetto Ferrari (1603 - 1681)
CHACONA - Annimoa (XVII. mendea)
SÉ QUE ME MUERO DE AMOR - Jean Baptiste Lully (1632 -1687)
VUESTROS OJOS - Anónimo (XVII. mendea)
ARROJOME LAS NARANJICAS - Texto: Anónimo (XVII. mendea)
Berreraikuntza: Álvaro Torrente
DISSERRATEVI ABISSI - Antonio Cesti
PASACALLES - Anónimo (XVII. mendea)
SI DOLCE È’L TORMENTO - Claudio Monteverdi (1567 - 1643)
JÁCARA DE LA TRENA - Testua: Francisco de Quevedo (XVII. mendea)
Berreraikuntza: Álvaro Torrente
ARTISTAK
Raquel Andueza | sopranoa |
Pablo Priet | biolina |
Jesús Fernández Baena | tiorba |
Raquel Anduezak bakarlari dihardu mundu osoko jaialdi eta auditorio nagusienetan. 2012an, New Yorkeko Carnegie Hall-en eta Londresko Proms-en debutatu zuen. Era berean, abesti ikastaroak eta konferentziak eman izan ditu unibertsitaterik ospetsuenetan (Yale University, Madrilgo Complutense Unibertsitatea eta Bogotako Unibertsitate Nazionala), bai eta goi mailako kontserbatorioetan eta musika jaialdietan ere. 2011n, bere talde propioa sortu zuen: La Galanía. Urte horretan bertan, FestClásica saria jaso zuen; 2014an, Musika Barrokoko Talde Onenaren saria irabazi zuen Antzinako Musikako Espainiako Taldeen Elkartearen eskutik (elkarte horretako burua da 2019ko abendutik), eta 2020an musika klasikoko disko onenaren MIN saria irabazi zuen «El baile perdido» albumagatik.
Grabazioak egin ditu munduko diskografia garrantzitsuenentzat, besteak beste Warner Classics, Virgin Classics eta Glossarentzat. 2011n, bere diskografia propioa sortu zuen: Anima e Corpo. Bertako grabazioek prentsa espezializatuaren sari eta kritika ezin hobeak jaso dituzte. Bakarlari dihardu mundu osoko jaialdi eta auditorio nagusietan. Era berean, abesti ikastaroak eta konferentziak eman izan ditu unibertsitaterik ospetsuenetan, bai eta goi mailako kontserbatorioetan eta musika jaialdietan ere. Raquel Andueza & La Galanía taldearen sortzaileetako bat da, Antzinako Musikako Espainiako Taldeen Elkarteko buru dihardu, eta Lizarrako Antzinako Musikaren Astea zuzentzen du.
Sarrerak
EZ GALDU
Eguna eta ordua
Irailak 6
19:00
Lugar
Gebaratarren dorretxe-jauregia, Barrundian