Eduki publikatzailea

EUSKAL BARROKENSEMBLE

CONCERTI PER LIUTO - EUSKAL BARROKENSEMBLE

Lautea munduko kultura guztietan gehien agertzen den instrumentua da, askotariko formak izaten dituen arren. Agerpen horietan guztietan afektu sotilena, fintasuna eta leuntasuna islatzen ditu beste adierazpen askoren gainetik. Vivaldi, Couperin eta Bachen kontzertuak.

 

INTERPRETEAK

EUSKAL BARROKENSEMBLE

Enrike Solinís, lautea

 

 

ENRIKE SOLINÍS

1974an jaio zen, Bilbon. Gitarra eta antzinako musikako goi mailako ikasketak egin zituen Bilboko Arriagako J.C. Kontserbatorioan eta Kataluniako Musikako Goi Mailako Eskolan. Horrez gain, Cum Laude Kontzertista Graduondokoa lortu zuen José Tomás maisuaren eskutik, eta nazioarteko hainbat gitarra lehiaketatan saritua izan da, hala nola Comillasko Nazioarteko Lehiaketan, Ataulfo Argenta Nazioarteko Lehiaketan eta Andrés Segovia Nazioarteko Lehiaketan.

 

Hainbat kultura, eskualde eta garaitako musikak erakarri izan du beti, eta aniztasun hori bere nortasun musikalean islatzen da. Hala, bere gaitasun tekniko eta espresiboa kontuan hartuta, askok bere belaunaldiko birtuosoen artean handienetakotzat eta pertsonalenetakotzat hartzen dute.

 

Hamabost urte luzez gonbidatu dute bakarlari eta kontinuista legez antzinako musikako talde ospetsuetara. Horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, Hesperion XXI, Le Concert des Nations, Capella Reial de Catalunya (Jordi Savall zuzendari), Concerto Vocale, Akademie für Alte Musik Berlin (René Jacobs zuzendari), Le Concert D’Astrée (Emmanuelle Haïm zuzendari) edo The Rare Fruits Council (Manfredo Kraemen zuzendari). Halaber, Europako nahiz Ameriketako eszenatokirik esanguratsuenak zeharkatu ditu: Carnegie Hall New Yorken, Konzerthaus Berlinen, Champs Elysées Parisen,Theater an der Wien, Barbican Center Londonen, Sala Nezahualcoyoti Mexikon eta Festival Leo Brouwer La Havanan, besteak beste.

 

2006an bere taldea sortu zuen Bilbon, Euskal Barrokensemble, eta bere ideiak eta ibilbide pertsonala garatzen joan zen musikari talde honekin batera.

 

 

EUSKAL BARROKENSEMBLE

Enrike Solinisek 2006an Bilbon sortu zuen antzinako musika talde hau; egindako lanari esker, antzinako musikaren nazioarteko panoraman bere tokia egitea lortu du. Bere lehen bi CDak antzoki eta jaialdi garrantzitsuenetan aritzeko balio izan diote: Viena Konzerthaus, Ludwigsburg Festival, Fontfroide Festival, Stockholm Early Music Festival, Spring Festival Prague, Bilboko Musika-Mísica, Donostiako Musika Hamabostaldia, Madrilgo Auditorio Nazionala, Brujas Konzertgebouw, Regensburg Festival, Montreal Baroque, Sevillako Antzinako Musikako Jaialdia, Flamenco Bïennale Nederland, NDR das Alte Werk eta Fontfroide Abadía Festival horren lekuko.

 

Oraintsu, Carlos Saura legendarioaren Jota filmean parte hartzeko gonbidapena jaso zuen taldeak.

 

Taldearen ezaugarri nagusiak, hau da, taldearen bereizgarri direnak interpretazioko freskotasuna eta hurbiltasuna dira. Izan ere, garai desberdinetako musikaren inprobisazioari eta birsorkuntzari espazio garrantzitsua eskaintzen diote, ikuspegi oso pertsonaletik. Horri esker, Euskal Barrokensemblek nazioarteko kritikaren oniritzia irabazi du, baita publiko handi eta heterodoxo bat ere, bere zuzeneko interpretazioari bizitza eta zentzua ematen diotenak.

EZ GALDU

 

 

Eguna eta ordua

  

Lekua

 Jesús Guridi kontserbatorioko auditorioa

       Vitoria-Gasteiz