Desvios a Santiago - Taracea e - ama-sma
Eduki publikatzailea

Desvíos a santiago
Bide baten alderdirik interesgarriena beti dago bidaiariaren albo batean edo bestean. Oso gomendagarria da geldialdi bat egin eta desbideratzea, helmugaren gaineko kezkarik gabe.
Desvíos a Santiago izeneko lana erromesaldi bat da, Europako Erdialdean hasi, Frantzia zeharkatu, Montserraten geratu eta Galiziako hiriburuan amaitzen dena. Europa osoan zehar bidaiatu zuen erromesaren errepertorio tradizionala hainbat eta hainbat hizkuntzatan abestu zen, eta aldakuntza ugarirekin birsortu zen eta da.
Taraceak sortu dituen bertsioetan tradizioa eta oraina uztartzen dira, inprobisazioaren bidez, jazzaren hizkuntzan eta erritmo iberiar eta mediterraneoetan oinarrituta. Musika eleaniztasuna eta mugarik gabea, antzinako Europako aberatsa dakarkiguna.
PROGRAMA
Cantiga "mia irmana fremosa" (Martin Codax)
Quand nous partîmes de France (trad. Francia)
Romerico (Juan del Encina)
Innsbruck, ich muss dich lassen (Heinrich Isaac)
Polorum regina (Llibre Vermell de Montserrat)
Cantiga 181 "Pero que seja a gente" (Alfonso X el Sabio)
Repicavan las campanillas (Etienne Moulinié)
Passamèze (Adrien le Roy)
Romance de Don Gaiferos (trad. Galicia)
Urrundik (trad. País Vasco)
INTERPRETEAK
TARACEA: antzinako musika berreginez
Mendeetan zehar, musika europarraren zati handi bat ipuin eta kondairen antzera zabaldu izan da: ahoz aho, belarri batetik bestera. Abesti beraren bertsio ugari zeuden; musikari bakoitzak bere abilezien, gustuen eta inguruaren arabera egokitzen zuen.
Hari hori hartu eta musika zahar eta tradizionalak orainera ekartzeko ideiatik dator TARACEA, musika horiek egungo musikan sustraitutako musikarien tresna eta ideiekin jotzeko, tradizioa ahaztu gabe.
TARACEAren errepertorioa Europa errenazentista eta barrokotik dator. Lehen diskoak (AKOÉ, Alpha Classics 2020) kritika bikainak jaso zituen. Bertan, dantza, abesti eta madrigalen egokitzapenak daude, espazio asko uzten dutenak inprobisaziorako eta musikarien elkarrekintzarako. Horixe da, hain zuzen ere, musikari talde honen nortasun ikurra, bertan uztartzen direlarik askotariko tradizioak eta bultzada berritzaile lasai eta indartsua.
RAINER SEIFERTH, bihuela, ahotsa eta zuzendaritza musikala
Hainbat musikarirekin jo eta grabatu du, besteak beste Michel Godard, Chris Kase, Daniele di Bonaventura, Diego Galaz, Aleix Tobias, Väsen, A. Prittwitz, Fausto Beccalossi, Franca Masu...bezalako artistekin. Halaber, Europan, Asian eta Ipar Amerikan jo du. Ana Alcaideren taldean eta Zaruk duoan jotzen du, azken horretan Iris Azquinézer biolontxelo jotzailearekin. Bere obrekin hiru argitalpen egin ditu.
BELÉN NIETO, txirula eztiak eta zeharkako txirula barrokoa.
Txirula jotzaile nagusia izan zen Thalia Ensemble taldean. Askotan jotzen du Hesperion XXI taldearekin (Jordi Savall) eta orkestra ospetsuetan aritu izan da, besteak beste Amsterdam Baroque Orchestra delakoan (Ton Koopman). Belének nazioarteko jaialdi entzutetsuetan parte hartu izan du, tartean Oude Muziek Utrecht jaialdian, Sevillako Antzinako Musikaren Jaialdian edo Boston Early Music Festivalen.
MIGUEL RODRIGÁÑEZ, kontrabaxua
Hainbat artistarekin jo du, hala nola Jorge Drexler, Gonzalo Rubalcaba, Ara Malikian, Fernando Egozcue, Maria del Mar Bonet, José Luis Montón eta Rocío Molinarekin. Musikaren Akademiak ustekabeko egilearen saria eman zion La Shica proiektuagatik. Hala, De la Puríssima duo artistikoa osatu zuen Julia de Castrorekin. 2011z geroztik, Selene Muñoz flamenko dantzariarekin kolaboratzen du.
DAVID MAYORAL, perkusioa
Jarduera gehiena Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko musika jotzen duten taldeetan egiten du: L´Arpeggiata, Hespérion XXI eta La Capilla Reialde Cataluña (Jordi Savall zuzendari dena), La Galanía, Kapsberger Ensemble, La Ritirata eta Eduardo Paniagua, horren lekuko.
ISABEL MARTÍN, ahotsa eta perkusioa
EZ GALDU
Eguna eta ordua
20:30
Lekua
Guardia