Preludiatzearen artea - ama-sma
Eduki publikatzailea
Preludiatzearen artea
PROGRAMA
“Bizitza osoa ametsa da, eta ametsak amets dira”
Lerro horiek La vida es sueño (Bizitza ametsa da) lanekoak dira, 1936an idatzi zituen Pedro Calderón de la Barcak. Lan honetan, izaki gorenek pertsonei ezarritako destinoaren eta gizakiaren aukeramenaren edo erabakitzeko askatasunaren artean dagoen dualtasuna islatzen da.
Barrokoan eragin handia izango duen pentsamenduaren dialektika honekin, gure interpretazioa erakutsiko dugu, musikaren bidez, preludioen laguntzaz bidegurutze filosofiko hori islatzeko.
Bat-batean sortzen diren konposizioak dira preludioak, musikariari tonuan jarri eta eszenatokian berotzeko aukera ematen diotenak, prestatuta duen lana jo baino lehen. Tenpoa askea izanez gero, aukera handiagoak daude fantasiarako eta irudimenerako, umore aldaketarako, pasiorako nahiz emoziorako.
Segismundo printzea (Poloniako Basilio erregearen semea) da, programa honetan, fantasia garatzen duen musikaria. Preludioari esker, tonu batetik bestera mugi gaitezke, zentzuz eta elokuentziaz, musikariak bere kabuz erabaki dezan zein bide hartu nahi duen eta nola iritsi nahi duen bere jatorritik bere jomugara.
Une batean, Segismundo jauregira itzultzen da, benetan nor den jakin gabe eta dena amets bat dela pentsatuz; une hori da, gure ustez, musikariak saihestu behar duen unea. Preludioak ez daude aurrez erabakiak; preludioen interpretazioa ezin da egon erabakimen faltsu baten menpe. Hala ere, preludioetan dena ez da bat-batekoa. Arau batzuk daude, musikari batek ezagutu eta kontuan hartu behar dituenak, baldin eta kaos betean erori nahi ez badu, zentzurik gabeko ametsean, zerbitzari bat leihotik botaz, horrek garrantzirik ez balu bezala. Azken finean, ekintza guztiek dituzte ondorioak.
I. ZATIA: Lehen zatian, pertsonaiak aurkeztuko dira. Poloniako Basilio erregeak Segismundo giltzapetuko du, orakuluaren profezia beteko ote den beldur.
Frank Benda (1709 - 1786)
Sonata en Mi menor
Largo ma un poco andante, Arioso un poco allegro, Presto.
Jacques Morel (1700 - 1749)
Défense de la basse de viole: Chaconne en trío en Sol Mayor
II. ZATIA: Bigarren zatian, Erregeak Segismundo askatzea erabakiko du, profezia betetzen ote den egiaztatzeko. Segismundo drogatu egingo dute, eta, ondoren, jauregi baten aretoan esnatuko da. Nahasdura horretan, Segismundok arima baten antzera jokatuko du, eta, hartan, mirabe bat leihotik botako du. Erregeak berriz giltzapetuko du Segismundo.
Johann Joachim Quantz (1697 - 1773)
Sonata en Sol Mayor no 273
Presto ma fiero
George FriederichHändel (1685 - 1759)
Sonata en Mi menor “Halle Sonata no2”
Adagio, Minuet
François Couperin (1678 - 1733)
NouveauxConcerts - Les Goûts - Réünis: QuatorziémeConcert et dernier de cét
ouvre:
III. Sarabande
III. ZATIA: Hirugarren zatian, herriak badu Segismundoren berri. Hura askatzeko matxinada bat antolatuko dute. Erregea umiliatuta dagoela, profezia beteko da, baina Segismundok, tirano baten antzera jokatu beharrean, bere aitari barkatuko dio.
Jean-Marie Leclair (1697 - 1764)
Sonata en Re major III
Sarabanda
Carl Friedrich Abel (1723-1787)
Trio Sonata en Sol Mayor
Andante, Presto
Jean-Philippe Rameau (1683 - 1764)
Pièces de clavecin en concerts:
Concert No.5 in D minor
INTERPRETATZAILEA
BREZZA ENSEMBLE
Pablo Gigosos | Trabertsoa |
Marina Cabello del Castillo | Viola da gamba |
Teun Braken | Klabezina |
Barrocos Bizarros ekimena irabazi zuten Erribera Garaiko Musika Barrokoaren Jaialdian, eta finalista izan ziren Gijóngo Antzinako Musikaren Nazioarteko VIII. Lehiaketan. ScholaCantorumBasiliensis-en egindako egonaldian sortu zen Brezza ensemblea, eta egungo panoraman XVII. eta XVIII. mendeetako musikaren interpretazio historizistan espezializatutako ensemble moldakorrenetako bat da. Brezzaren errepertorioaren ardatza XVII. eta XVIII. mendeetako musika da, non hiru musika tresnak elkartzeak —viola da gamba, trabertsoa eta klabezina— funtsezko eginkizuna baitauka; orobat lantzen du txirularako errepertorio osoa, klabezina nahitaezkoa delarik, bai eta baxu jarraitua ere.<0} Gainera, Brezza taldeko musikariek jatorrizko instrumentuak edo haien erreplikak erabiltzen dituzte eta hainbat tratatu eta iturriren bitartez interpretazioa modu historikoan aztertzen dute zehaztasunez, helburu nagusi hau lortzeko: konpositore bakoitzaren jatorrizko ideiarekiko hurbilena den errepertorioaren interpretazioa lortzea.
Brezza taldeak interpretazio historizistaren alorrean estatuan zein nazioartean sona handia duten musikariak ditu. Antzinako musikaren arloko Europako eskolarik garrantzitsuenetako batzuetan jaso dute prestakuntza (ScholaCantorumBasiliensis, Koninklijk Conservatorium den Haag, Conservatorium van Amsterdam, HKU Utrechts Conservatorium eta Mozarteum), eta kideetako batzuk izen handiko orkestra eta ensembleekin aritzen dira (Orchestraofthe 18th Century, Le Concert desNations, AmsterdamBaroqueOrchestra Tom Koopman, La Cetra BarockorchesterBasel, ConcertoKöln,Bach, De Nederlandse Bachvereniging eta Eeemerging), bai eta beste nazional batzuekin ere, hala nola Utrechteko OudeMuziek jaialdia eta 13eme Festival de Besançon / Montfaucon jaialdia.
Sarrerak
EZ GALDU
Eguna eta ordua
Irailak 8
19:00
Lekua
Santa Maria katedrala, Gasteiz