Pizkunde kontzertua eta musika elektronikoa - ama-sma
Eduki publikatzailea

Lebekie Ahotsak & Lohi Ensemble
Interpreteak
Lebekie ahotsak
- Maite Arciniega, sopranoa.
- Lorena Níñez, altoa.
- Gotzon Etxeberria, tenorra.
- Jabolo Sagastume, baxua.
Lohi ensemble
- Aitor García de Vicuña
- Jon Bellido
Errenazimenduko Kontzertua Eta Musika Elektronikoa
Ikuskizun honen dinamika gai eta bariazioko etengabeko joko batean oinarritzen da. Lehenik eta behin, jatorrizko bertsioa eskainiko da: Lebekie Ahotsak taldearen eskutik, Verdelot eta Marenzioren madrigalak entzungo ditugu a cappella, lau ahotsetara, madrigalak Errenazimentutik Barrokoaren atalaseko garaira arte zer bilakaera izan duen azpimarratuz. Pieza horiek unean bertan grabatu eta erabiliko dira, Lohi ensemble taldeak estudioan egindako haien grabazioekin batera; azken horrek musika teknologiako hainbat tresnaren bidez hartuko du parte piezetan. Hala, Errenazimenduko sonoritatearen ondoren, bertsio berriak proposatuko dizkigute, grabatutako materiala buztina balitz bezala erabiliz, disekzioaren, bereizketaren, gainjartzearen zein bariazioaren bidez, konposizio piezei esanahi berria emateko aukera irekita. Era berean, jatorrizko gaiaren eta haren bariazioaren arteko ordena aldatu egin ahalko da, era guztietako elkarrizketak sortzeko bi bertsioen artean.
EZ GALDU

Irailak 14, astelehena
19:30

Arte eta Lanbide Eskolako Paraninfoa | Vitoria-Gasteiz