eXpreSSio Arte Ederren Museoan - ama-sma
Eduki publikatzailea
eXpreSSio Arte Ederren Museoan
Larunbat musikal berezia, Arabako Antzinako Musikaren 40. astearen programazioan txertatzen dena. María Zubimendi eta Garazi Navas akordeoilariek, Diaz de Olanoren obra distiratsuen harira, barrokotik eta folkloretik egungo sorkuntzara doan programa bat biltzen dute.
PROGRAMA
Entrée et danse des Zéphyrs (de la ópera Atys, 1676), Jean Baptiste Lully
Gavotte et six Doubles (de la Suite en La menor para clavecín, 1727), Jean Philippe Rameau
Obertura Atys (de la ópera homónima, 1676), J. B. Lully
Le Chaos (de la sinfonía para orquesta Les Élémens, 1737), Jean-Féry Rebel
Naufragio imaginario (2018-2019), Manuel Hidalgo Navas (Córdoba, 1998). Original para dúo de acordeones, estrenada por eXpreSSio.
Air pour l’Amour (Rondeau) – Sicilienne – Rossignols (Allemande), (de la sinfonía Les Élémens, 1737), J.-F. Rebel.
Arquitecturas de espejos, (2008) José María Sánchez-Verdú (Algeciras, 1968)
Caprice - Tambourins I et II (de la sinfonía Les Élémens, 1737), J.-F. Rebel
Preludio (El Caserío, 2º Acto, 1926), Jesús Guridi (Vitoria-Gasteiz, 1886 - Madrid, 1961)
Acuarelas Vascas (original para orquesta, 1932), Aita Donostia - José Gonzalo Zulaika (Donostia, 1886 - 1956).
Fantasía El Caserío (inicio y final, original para banda, 1926), J. Guridi.
INTERPRETEAK
eXpreSSio
Maria Zubimendi
1994an Zumaian jaio zen (Gipuzkoa) eta Miren Iñargarekin hasi zen akordeoia ikasten 9 urte zituela. Musikenen (Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian) Iñaki Alberdi, Aitor Furundarena eta Miren Iñargarekin akordeoi ikasketak burutu zituen eta ondoren Basileako Musikhochschule FHNW zentroan musika garaikidean espezializatutako master bat burutu zuen Mike Svoboda, Marcus Weiss eta Jürg Hennebergerrekin. Hainbat lehiaketa nazional eta nazioarteko txapelketatan sariak lortu ditu, besteak beste, 1. saria “ex aequo” Arrasate Hiria Nazioarteko lehiaketan (2017, Euskadi) edo 2. saria Klingenthal-eko (Alemania) Nazioarteko Akordeoi-Lehiaketan. Zone Experimentale eta Pluralensemble bezalako taldeekin elkarlanean aritu da eta Bernaola Festival, Donostiako Musika Hamabostaldia, Semana Religiosa de Cuenca, Musikagileak Musika Garaikideko Zikloa, Klang Basel, Leicht über Linz eta beste hainbat ziklotan parte hartu du. Estreinaldi ugari egin ditu Euskadi, Espainia, Suitza eta Austrian eta gaur egun Zukan Hirukoteko kidea da.
Garazi Navas
(Usansolo, 1995) Musikenen lizentziatu berri den soinujole geldiezina. Gaztea izanik, proiektu askotan parte hartu du (adibidez, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin) eta sari ugari jaso ditu. Besteak beste, poesia, antzerkia, dantza edo instalazio artistikoa bezalako diziplinetako artistekin lan egin du. Gaur egun, musika garaikidearen eta tradizionalaren arteko harremana interpretazioaren ikuspegitik ikertzen du. Bere instrumentuak, akordeoiak, bi aldeak dituela uste du, tradizioa eta abangoardia, oso gutxitan ikus daitezkeenak.
EZ GALDU
Eguna eta ordua
Irailak 3
12:00
Lekua
Arte Ederren Museoa
Vitoria-Gasteiz