Festeggiando Mancini - La Ritirata eu - ama-sma
Eduki publikatzailea

FESTEGGIANDO MANCINI
Francesco Mancini konpositorearen jaiotzaren 350. urteurrena ospatzeko, La Ritiratak ibilbide bat proposatu digu bere ekoizpeneko hainbat arlotako lanetan zehar: operen eta kantaten oberturak, flauta eztirako kontzertuak eta klaberako lana. Haiek guztiek napolitar jenio honen nortasuna islatzen dute -espresiboa eta koloretsua bera-, zeina Espainiaren Napolesko erregeordealdiko gorteko Errege Kaperako organista, irakasleordea eta irakaslea izan baitzen, bai eta eta Santa Maria di Loreto Kontserbatorioko zuzendaria ere.
Programaren aurkezpena
Francesco Mancini konpositore napolitarraren jaiotzaren 350. urteurrena ospatuko da 2022an. Nicolo Mancini organistaren semea izan zen, eta 1681ean umezurtz geratu zenez haren aitonak hezi zuen; 1688an, berriz, Pietà dei Turchini kontserbatorioan inskribatu zuen. 1696an, opera konpositore gisa hasi zen lanean, eta 1704an organista nagusi gisa sartu zen Espainiaren Napolesko erregeordealdiko gorteko Errege Kaperan. Alessandro Scarlatti-ren irakasleorde izan zen 1708an, eta kaperaren maisutza hartu zuen, hura hil zenean, 1725ean. 1720tik aurrera, Santa Maria di Loreto Kontserbatorioko zuzendaria ere izan zen. Azkenik, 1735ean garun isuria izan zuen, erdi paralizatuta utzi zuelarik hil arte, bi urte geroago.
Manciniren konposizio jarduera oso handia izan zen, batez ere Napolesko Errege Kaperan Scarlattiren laguntzaile izan zen aldian. Opera eta serenata asko idatzi zituen, bai eta ahots lan erlijioso eta lan instrumental ugari ere; haien artean nabarmentzekoak dira flauta eztirako hamabi sonatak eta flauta eztirako eta hari instrumentuetarako hamabi kontzertuak, baita klaberako tokatak ere, zeinek ahots konposizioen ezaugarri asko gordetzen baitituzte. Haren musika estilistikoki kokatzen da Alessandro Scarlattiren belaunaldiaren eta Europan zehar opera napolitarra zabaldu zuten konpositoreen belaunaldiaren arteko trantsizio aldian, estilo kartsu eta koloristarekin, batzuetan elementu arkaiko eta egitura kontrapuntistikoekin, eta garai horretako musika napolitarraren bat-bateko aldaketa harmoniko bereizgarriekin. Haren lanak oso ezagunak izan ziren, eta Europa osoan zabaldu ziren, nahiz eta egilea Napolesen egon zen ia bere bizitza osoan eta oso gutxitan joan zen Erromara bere operetako batzuk antzezteko.
PROGRAMA
Larghetto
Allegro
Largo
Allegro
Vivace
Largo e staccato
Fuga-Allegro
Largo
Allegro
Comodo
Fuga-Allegro
Larghetto
Allegro
(*) berreskuratze historikoa/estreinaldia garai modernoetan
INTERPRETEAK
LA RITIRATA
Tamar Lalo [flauta bakarlaria]
Vadym Makarenko [biolina]
Miriam Hontana [biolina]
Lola Fernández [biola]
Ignacio Prego [klabea]
Josetxu Obregón [txeloa eta zuzendaritza artistikoa]
Ikuspegi musikal oro baliozkoa izan daiteke, baina erabilitako tresnak eta horiek interpretatzeko manera bat badatoz konpositorearen garaiko bizipenekin, esan daiteke puzzlearen piezak ahokatzen direla, sinergia eztabaidaezina sortuz. Printzipio horretatik abiatuz, Bilboko Josetxu Obregón biolontxelo jotzaileak La Ritirata taldea sortu zuen, interpretazio historikoan jardungo zuen taldea, barrokoko, klasizismoko eta lehen erromantizismoko errepertorioak birsortzeko asmoz, biolontxeloaren agerpenetik harik eta haren interpretazio historikoaren eta modernoaren arteko lerroa estutu arte, erromantizismoa amaitzean. La Ritiratak izena hartzen du “La Musica Notturna delle strade di Madrid” bostekoaren azken mugimendutik, Luigi Boccherini biolontxelo jotzaile eta konpositorearen ohorez.
14 urteko ibilbidean, Europa, Amerika, Asia eta Ekialde Ertaineko jaialdi eta areto ospetsuetan aritu dira: Musikfestspiele Potsdam, Ludwigsburger Schlossfestspiele eta Tage Alter Musik Regensburg (Alemania), Internationalen Barocktage Stift Melk (Austria), International Fasch Festival Zerbst eta Kulturforum Berlin (Alemania), Alte Musik Feldkirchen (Austria), Eszterházi Vigasságok (Hungaria), Banchetto Musicale Vilnius (Lituania), Varaždin Baroque Evenings (Kroazia), Txinako Teatro Nazionala (Beijing), Tel Aviveko Felicja Blumental (Israel), Centro Studi Boccherini Luccan (Italia), Sligo Festival of Baroque Music (Irlanda), Valletta International Baroque Festival (Malta)... Halaber, bira amerikar ugari egin dituzte, besteak beste Mexiko, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Bolivia, Peru, Ekuadorren eta beste hainbat tokitan. Gure herrialdean, hainbat jaialdi eta agertoki nagusitan egon ohi dira, hala nola hauexetan: Madrilgo CNDMren Universo Barroco eta Ganbera Lizeoa, Musika Auditorio Nazionalean; Bilboko Euskalduna Jauregiko Musika-Música/La Folle Journée; Bartzelonako l'Auditoriko Antzinako Musikako Jaialdia; Granadako Musika eta Dantzako Nazioarteko Jaialdia; Botín Fundazioa eta Santanderko Nazioarteko Jaialdia, etab.
La Ritiratak INAEMen dirulaguntza jasotzen du 2011z geroztik, eta hainbat grabazio ditu Verso, Arsis, Columna Música eta Cantus diskoetxeentzat, eta 2013az geroztik, Glossa zigiluko artistak dira, zeina baita antzinako musikarako zigilu garrantzitsuenetako bat gaur egun. Haren grabazioek arrakasta handia izan dute Europako argitalpen nagusietan. Hala, honako aintzatespen hauek izan dituzte: “CD Compact gomendatua”, Scherzo aldizkariaren “Hilabeteko aparteko diskoa” eta Ritmo aldizkariaren disko “bereziki gomendatua”, «Urrezko melomanoa», «Supersonic Pizzicato» (Luxenburgo), «4 étoiles» Classican (Frantzia), eta kritika bikainak Toccata-n eta Fono Forum-en (Alemania), Gramophon-en eta BBCn (Erresuma Batua), Diapason-en (Frantzia) eta beste hainbat tokitan.
2018ko martxoan, La Ritiratak Madrilgo Erkidegoko 2017ko Kultura saria jaso zuen, musika klasikoaren kategorian. Sari horrek Josetxu Obregónek hamarkada honetan antzinako musika ikertu eta hedatzeko egindako lana saritzen du, eta horren ondorioz, La Ritiratak 230 kontzertu baino gehiago eskaini ditu 4 kontinentetako 22 herrialdetan. La Ritiratak RNEren 2013ko Ojo Crítico saria ere jaso du, musika klasikoaren modalitatean. Lehen aldiz eman zaio antzinako musika talde bati “2014ko musika produktu onena”ren Codalario saria, eta bost aldiz saritu dute GEMA sarietan (Antzinako Musikako Espainiako Taldeen Elkartea): Klasizismo Musikaleko Talderik Onena (2015), Kritikaren Saria (2018), Talderik Onenaren Publikoaren Saria (2019), XVIII. mendeko eta Klasizismoko Musika Talde Barroko Onenaren Saria (2019) eta Ekoizpen/Kudeaketa Onenaren Saria (2020).
2018an, La Ritiratak 10 urte bete zituela ospatu zuen Glossarako "Neapolitan Concertos for various instruments" diskoa argitaratuta urtarrilean, BBVA Fundazioaren kultura ikertzaile eta sortzaileentzako Leonardo bekaren bidez, eta Alemaniako Thüringer Bachwochen-en emanaldiak izanda, hiru kontzertu emanda Finlandian, Donostiako Musika Hamabostaldian, Arabako Erlijio Musikaren Astean, bi emanaldi izanda Madrilgo XXVIII. Erlijio Artearen Nazioarteko Jaialdian, Juan March Fundazioan, London Music Nights-en, Casalarreinako Musika Klasikoko Jaialdian, eta inaugurazio kontzertua emanda Madrilgo Musika Auditorio Nazionaleko ganbera aretoan, Musika Zabalkundearen Zentro Nazionaleko "Universo Barroco" zikloan, zeina grabatu eta eman baitzuten TVEko "Los Conciertos de La 2" izenekoak eta RNEko Radio Clásicak. Urteurrenaren ospakizunaren amaierarako, La Ritiratak "Antonio Caldara: The Cervantes Operas" interpretatu zuen "De Bijloke” aretoan, Ganten.
E2019an, aipatzekoa da haien 11. CDa "Alessandro Scarlatti: Quella Pace Gradita" argitaratu zela Alicia Amo, Giuseppina Bridelli eta Filippo Mineccia bakarlariekin batera, bai eta Erdialdeko Amerikan bira egin zutela ere, kontzertuak eman baitzituzten Panaman (Panamaren sorrerako V. mendeurrenaren ospakizuna), Ekuadorren (Quitoko Erlijio Musikaren Nazioarteko Jaialdia) eta Kolonbian (Villa de Leybako Antzinako Musikako Topaketak), eta emanaldiak izan zituztela Aranjuezko Antzinako Musikaren Jaialdian eta Madrilgo Fernán Gómez antzokian, Madrilgo Antzinako Musikako 2019ko Jaialdiaren barruan; Granadako Musika eta Dantzako Nazioarteko Jaialdian, Alhambran (Andaluziako Canal Sur-ek eta Oxymore ekoizle frantziarrak grabatutako eta emandako kontzertua Mezzo eta Culturebox kateetarako. Mezzok 30 alditan baino gehiagotan eman du); Clásicos en Verano jaialdian (Madril); Logroñoko Antzinako Musikaren Astean, eta Kroaziako Korkyra Baroque jaialdian.
2020an, Covid-19aren osasun krisia gorabehera, La Ritiratak bere 12. CDa "Antonio Caldara and the cello" argitaratu zuen, eta 16 kontzertu eman ahal izan zituen, honako hauetan emanaldiak eginda: A. Coruñako Rosalía de Castro antzokia; Madrilgo Musika Auditorio Nazionala, CNDMren udako ziklorako (streaming bidez zuzenean emandako kontzertua ikus-entzulerik gabe); Donostiako Musika Hamabostaldia; Santanderko Nazioarteko Jaialdia; Madrilgo Erlijio Arteko Nazioarteko Jaialdia; Madrilgo Silva de Sirenas Antzinako Musikako Jaialdi/Topaketa; Portugalgo Terras Sem Sombre jaialdia; Zartzuelako antzokiko Notas del Ambigú, Santanderko Antzinako Musikako Jaialdia, eta UAM/CSIPMko Egile era Interprete Handien Zikloa.
2021ean, La Ritiratak bi kontzertu eskaini zituen Portugalen; hain zuzen ere, Terras sem Sombra Jaialdian eta "Mostra Espanha"ren inaugurazioan Lisboan, eta kontzertu bat Pragako Summer Festivities of Early Music-en. Espainiako emanaldiak: Bilboko Musika-Músican; Albaceteko Antzinako Musikaren Jaialdian; Madrilgo Musika Auditorio Nazionalean, CNDMren Universo Barroco ziklorako, "Quella Pace Gradita" CDaren programa oinarri, Alicia Amo eta Giuseppina Bridelli abeslariekin batera; Lugoko Clásicos en Verano Jaialdian; Darocako Antzinako Musikaren Jaialdian; Arabako Antzinako Musikaren Jaialdian; Sevillako Noches en los Jardines del Real Alcázar. Azaroan, Música en Segura Jaialdian, ""Circuitos de FestClásica " saria clortu zuten "Festeggiando Macini" programarekin, eta "Antonio Caldara and the cello"CDari esker New Yorkeko (AEB) "The Violoncello Foundation-en “Listener's Choice Award" saria lortu zuen, biolontxeloari eskainitako album onenari.
2022an, La Ritiratak Zaragozako Elkarte Filarmonikoaren kontzertu denboraldia inauguratuko du, eta bira bat egingo du "J.S. Bach-en kontzertuak 2, 3 eta 4 klaberentzat" programarekin, Salamancan (Salamanca Barroca), Madrilen (Auditorio Nazionala, CNDMren Universo Barrocorentzat) eta Bilbon (Arriaga antzokia) Pierre Hantaï frantses klabezinista ospetsuarekin eta . Era berean, Cuencako Erlijio Musikaren 59. Astea amaitzeko kontzertua emango dute, Alessandro Scarlatti-ren "Il Giardino di Rose" oratorioarekin, Nuria Rial sopranoarekin batera. Lehen aldiz jardungo du Iruñeko Baluarten, eta "Festeggiando Mancini" programa berria eramango dute, FestClásica-ren 14 kontzertutako bira batera, Espainia guztiko areto eta jaialdi garrantzitsuetan: Aranjuezko Antzinako Musikaren Jaialdia, Segoviako Musikaren Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia, Torroella de Montgríko Nazioarteko Jaialdia, Arabako Antzinako Musikaren Astea, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea, Otoño Musical Soriano, Música en Segura, Cádizko Espainiako Musika Jaialdia eta Úbeda eta Baezako Antzinako Musikaren Jaialdia.
Gainera, 2022an, Josetxu Obregónek "CelloEvolution" Glossa) argitaratuko du, zeina izango baita bere lehen bakarkako diskoa (12 grabatu ondoren ensemblearekin batera): biolontxeloaren bilakaerari buruzko musika bidaia bat, hasieratik Bach-en suite-ekin amaitu arte.
JOSETXU OBREGÓN, biolontxeloa eta zuzendaritza
DLa Ritirata sortu zuen duela 14 urte eta zuzendaria ere izan da, bai eta Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioko irakaslea ere 15 urtez, eta 13 sari baino gehiago irabazi ditu nazioko eta nazioarteko lehiaketetan. Josetxu Obregón Bilbon jaio zen, eta biolontxeloko, ganbera musikako eta zuzendaritzako goi mailako eta graduondoko ikasketak egin zituen. Kalifikazio bikainak lortu zituen Espainian, Alemanian eta Holandan, non biolontxelo barrokoa ikasi baitzuen Hagako Koninklijk Conservatorium-en eta Anner Bylsma maisuarekin ere harremanetan egon baitzen.
Kontzertu ugari ematen ditu Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Europako 24 herrialdetan, Estatu Batuetan, Japonian, Txinan, Israelen, Mexikon, Txilen eta Kolonbian, besteak beste. Hauexek nabarmendu daitezke: Carnegie Hall (New York), Tokyo Opera City (Japonia), Txinako Antzoki Nazionala (Beijing), Concertgebouw (Amsterdam), Royal Festival Hall eta Wigmore Hall (Londres), Auditorio Nazionala (Madril), l 'Auditori (Bartzelona), CNART (Mexiko), eta abar. Bakarlari eta La Ritiratako zuzendari gisa esklusiboki jardun aurretik, Europako formazio garrantzitsuenetako batzuetako kidea izan zen, hala nola Royal Concertgebouw Orchestra-ko eta Rotterdam Philharmonic Orkest-eko kide, besteak beste, eta interpretazio historikoan, berriz, lehenengo txeloa l 'Arpeggiata-n, Europar Batasuneko EUBO Orquesta Barroca-n, Arte dei Suonatori-n eta Al Ayre Español-en; gainera, Le Concert des Nations-en, Orchestra of the Age of Enlightenment-en (Ingalaterra) eta beste talde batzuetan parte hartu du, Jordi Savall, Christina Pluhar, Philippe Jaroussky, Rolando Villazón, Julia Lezhneva eta beste batzuekin batera. Eta antzinako musikatik kanpo, Krzysztof Penderecki, Plácido Domingo eta Jesús López Cobos-ekin, besteak beste.
Josetxu Obregónek grabazioak egin ditu Virgin, Erato, Alia Vox eta Glossarentzat, beste zigilu diskografiko askoren artean, bai eta BBC3, NPS Radio 3 Holland, Mezzo, Radio Televisión Española eta abarrentzat ere.
Sebastian Klotz-en 1740ko jatorrizko biolontxelo batekin jotzen du, zeina baita XIX. mende hasierako biolontxelo tiroldar bat, bai eta 5 sokako biolontxelo piccolo batekin ere.
TAMAR LALO – flauta eztia
Tamar Lalok bere jatorrizko herrialdean, Israelen, hasi zuen karrera profesionala, eta bakarlari gisa orkestra ugarirekin jo du, hala nola Israelgo Orkestra Filarmonikoarekin, Zubin Mehta maisuaren zuzendaritzapean.
2010az geroztik, Madrilen bizi da, eta, han, antzinako musikako interprete gisa dihardu. Azken urteotan, Tamar bakarlari gisa jarduten ari da hainbat talderekin, hala nola La Ritirata, Euskal Barrokensemble, Música Ficta, Ensemble Constantinople, Forma Antiqva eta Ensemble Fontegarara taldeekin, kontzertuak ematen Europa osoan, Japonian, Kanadan, Txinan, Txilen, Israelen, Costa Rican, Mexikon, Bolivian, Perun eta Kolonbian.
Duela gutxi, hainbat jaialditan parte hartu du, besteak beste hauexetan: CNDMren Universo Barroco, Bilboko Musika-Música (Folle Journée), Maltako International Baroque Festival, Tage Alter Musik Regensburg, Deutschlandradio Kultur Berlin eta Kroaziako Varay Baroque Evenings, besteak beste.
Kontzertu areto ospetsuetan jo du, hala nola Beijingo Antzoki Nazionalean, Madrilgo Musika Auditorio Nazionalean, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta REMAren (Antzinako Musikaren Europako Sarea) 2010eko entzunaldi handirako hautatutako taldeetako bateko kidea da.
CD ugari grabatzen ditu Glossa, Arsis, winter and winter, Cantus eta Enchiriadi zigiluetarako. Haren grabazioek arrakasta handia izan dute Europako argitalpen nagusietan. Hala, honako aintzatespen hauek izan ditu: “CD Compact gomendatua”, Scherzo aldizkariaren “Hilabeteko aparteko diskoa”, «Urrezko melomanoa», «4 étoiles» Classican (Frantzia), eta kritika bikainak Toccatan eta Fono Forumen (Alemania), Gramophonen eta BBCn (Erresuma Batua), eta beste hainbat tokitan. Duela gutxi bere lehen CDa grabatu du, eta laster merkaturatuko da.
La Ritiratarekin batera, RNEren 2013ko Ojo Crítico saria jaso du, musika klasikoaren modalitatean, historian lehen aldiz antzinako musika egiten duen talde bati emana. Grabazioak egin ditu hauentzat: RTVE, RNE, Deutschlandradio Kultur, Canal Sur, Mexikoko CNART TV, HRT (Kroazia) eta Txileko Santiagoko Radio USACH.
Finalista izan da Van Wassenaer Competition-en, eta Huyghens Scholarship Program lortu du. Thellma-Yellin High School of Arts-en ohorez graduatua dago, Amerikan-Israel Cultural Foundation-en beka baten onuradun izan da 2000tik 2006ra (Israelen ikasten ari diren artista gazteei laguntzen die); halaber, musikari gailenaren titulua jaso du Hezkuntzako ministroaren eskutik, eta Jerusalem Academy-ren The Wind Competition irabazi zuen 2003/04an.
TTamar Lalok Antzinako Musikaren masterra du, eta ikasketak egin ditu Kataluniako Escola Superior de Músican, Hagako Koninklijk Conservatoriumen, Bruselako Koninklijk Conservatoriumen eta Jerusalem Academy of Music and Art-en. Honako irakasle hauekin ikasi du: Pedro Memelsdorff, Daniel Bruggen, Peter van Heyghen, Bart Coen eta Dorothea Winters.
Gaur egun, flauta eztiko irakaslea da Salamancako Kontserbatorioan.
EZ EZAZU GALDU
Eguna eta ordua
18:00
Lekua
Gasteiz