In Vino Veritas - ama-sma
Eduki publikatzailea

IN VINO VERITAS: ARDOA ERDI AROKO KULTURAN
BAIGORRI bodegetan, Arabako Errioxako arkitektura modernoenetakoa duten bodegan, topa egingo dugu ardoari buruzko Erdi Aroko kantuekin. Erdi Aro osoan zehar, ardoa elikadurako oinarrizko elementuetako bat izan zen. Maila sozial guztietan eguneroko errealitate orokortua zen ardoa edatea, adinaren, sexuaren, bizi baldintzen, lanaren edo ekonomiaren ziozko salbuespenik ia gabe. Ardoaren ekoizpena eta kontsumoa baliatu ziren hainbat politika ekonomiko, gizarte politika, osasun itun edo itun moral ezartzeko. Garagardoa edo sagardoa ez bezala, ardoa ez zen edari hutsa; aitzitik, Erdi Aroko dietan ezinbesteko elementua zen, hau da, oinarrizko zutabea, ogiarekin batera.
Erdi Aroan nonahi ageri den edari honen garrantziaren eta eraginaren ziozko parametro historiko eta kultural zirraragarri horiek guztira dira “In vino veritas” sortu dutenak. Programa honetan, argi eta garbi ikus daiteke Artefactumen asmoa: Erdi Aroko pertsonek –gu bezain gizaki, inperfektu eta zoragarriak ziren pertsona horiek– beren egunerokoa ulertzeko zituzten moduak, formak eta musikak birsortzea, testuinguruan kokatzea eta, nolabait, erakustea, kasu honetan ardoa izanik kontzertuan gertatzen den guztiaren hari gidaria.
PROGRAMA
In Vino Veritas
Chominciamento de gioia / Londresko eskuizkribua - anonimoa
La dona de Bretaña / Santa Maria 23 Kantiga - Alfonso X. Jakituna
A que avondou / Santa Maria 386 Kantiga - Alfonso X. Jakituna
De resorgir ome morto / Santa Maria 234 Kantiga - Alfonso X. Jakituna
Virgen Santa María / Santa Maria 47 Kantiga - Alfonso X. Jakituna
Ai amor, amore de pio cantone / Kantiga profanoa
Divinum misterium / Códice de las Huelgas
Adieu ces bons du vins de Lannoys - Guillaume Dufay
Bon vin doit - Roman de Fauvel
Bon vin je ne te pluis laisser - Rabelais
Quand je bois du von claret / Tourdion - Anonimoa
In taberna quando summus - Carmina Burana
Alte clamat - Carmina Burana
Vinum Bonum - Carmina Burana
ARTISTAK
César Carazo | kantua eta biola |
Alberto Barea | orloa y sinfonia |
José Manuel Vaquero | organettoa, zarrabetea eta koruak |
Ignacio Gil | txirula eztiak, kapsula oboea, gaita eta koruak |
Álvaro Garrido | perkusioa eta koruak |
Artefactum talde sevillarreko kideak hamaika batailatan aritutako musikariak dira, musikan ibilbide konplexu, bizi eta interesgarria dutenak. Hori garrantzitsua da, baina are garrantzitsuagoa da beren bizi ibilbide oparoa, jotzen ari diren musika ulertzen laguntzen diguna. Ezin da helarazi ezagutzen ez den emozio bat; ezin da ezagutu emozio bat soilik partitura bidez. Erdi Aroak, beharbada beste edozein garaik baino neurri handiagoan, monasterioetako bakuntasuna eta tabernetako pikarokeria lotzen ditu, gorteetako erosotasunak eta Done Jakue Bideko oinazeak… Eta, sinestezina dirudien arren, Artefactum taldean hori guztia eta gehiago ikusiko ditugu.
Sarrerak
* Kontzertu hau aldez aurretik BAIGORRI bisitatzearekin konbina ezazu. Bodegara tour gidatu bat erreserba dezakezu gehi menua jatetxean, 945 60 94 20 telefonora deituz edo beraien webgunean
EZ GALDU
Eguna eta ordua
17:30
Lekua
* Kontzertu hau aldez aurretik BAIGORRI bisitatzearekin konbina ezazu. Bodegara tour gidatu bat erreserba dezakezu gehi menua jatetxean, 945 60 94 20 telefonora deituz edo beraien webgunean