Eduki publikatzailea

Margoen poesia. Gutun zuria Kirmen Uriberi

Margoen poesia. Gutun zuria Kirmen Uriberi

Kirmen Uribe ahots

Enrike Solinís 

 

Inolako zalantzarik gabe, Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) Europako egungo literaturaren ahots nagusietakoa da. 2001ean, Bitartean heldu eskutik poema-liburua argitaratu zuenetik, kritikarien aintzatespena lortu du eta harrera ona izan du mundu osoko irakurle askoren artean. Musika beti egon da Uriberen bizitzan eta lanetan, musikagile batek musika lantzen duen moduan darabilelako hizkuntza. Uribek dioenez, “Poesiak bakarrik ez, liburu guztiek dute musika eta kadentzia”.

 

 

Arabako AMAk ikasle garaiko Gasteizera itzultzeko gonbita egin dio eta gutun zuria, baimen osoa, eman dio musika eta hitza bateratzen direneko bideak azter ditzan. Enrike Solinís (Bilbo, 1974) gitarra eta laute jotzailea, inprobisatzaile aparta eta artista guztiz sortzailea, izango du lagun proposamen berezi hau biribiltzen.

EZ GALDU

  
 

Irailak 2, larunbata
17.30

 

 

  

Arte Ederren Museoa
(Vitoria-Gasteiz)

 

Prezioa

3 euro