MOZART ETA BEETHOVEN: PIANOFORTEA ETA HAIZE INSTRUMENTUAK - Quinteto Lumi - ama-sma
Eduki publikatzailea
MOZART ETA BEETHOVEN: PIANOFORTEA ETA HAIZE INSTRUMENTUAK
Kontzertu honen bidez, Antzinako Musika Astea errepertorio klasikorantz zabaltzen da, bertsio historizistan. Tuestako eliza ederrean, Quinteto Lumi birtuosoarekin, Mozart eta Beethovenen pianoforte eta haizetarako quintetoak entzungo ditugu.
PROGRAMA
WOLFGANG AMADEUS MOZART
Quinteto en mi bemol mayor para pianoforte y vientos, KV 452 (1784)
LUDWIG VAN BEETHOVEN
Quinteto en mi bemol mayor para pianoforte y vientos, op. 16 (1796)
INTERPRETEAK
QUINTETO LUMI
Emiliano Rodolfi, oboea
Eduardo Raimundo, klarinetea
Elissa Bognetti, tronpa naturala
Michele Fattori, fagota
Alice Baccalini, pianofortea
Lumi Quintet talentu eta izen handiko bost musikari gazteren sorkuntza da.
Hainbat urte daramatzate antzinako musikako talderik ospetsuenetan parte hartzen. Oinarrizko taldea fortepianorako eta haize instrumentuetarako quinteto bat da. Hala, mendeetan ahanzturan geratu den eta hain gutxi ezagutzen den errepertorio klasiko eta erromantikoa ezagutarazi nahi dute, balio handikoa dela iritzita. Quintetoko musikari guztiek dute ikerketaren gaineko pasio handia, instrumentu historikoekiko maitasun handiarekin uztartzen dutena. Hori gakoa izan da Quinteto Lumi nazioarteko eszena musikalean errepertorio ikusgarri honen erreferentziazko puntu berria bilakatzeko.
EZ GALDU
Eguna eta ordua
Irailak 8
20:00
Lekua
Tuestako eliza
Tuesta