Musika naturan - ama-sma
Eduki publikatzailea
Musika naturan
Barrokoan ohikoa zen musika kanpoan entzutea: lorategietan, basoetan… ekitaldi txiki nahiz handietan. Zatoz La Petite Écurie taldeaz gozatzera Gorbeiako inguru idilikoan egingo den musika ospakizun honetara. Kontzertua baino lehen, hainbat ibilbide egiteko aukera izango duzu.
PROGRAMA
Queen Anne's Favourites
James Paisible (1656 inguru-1721) - Irekiera do maiorrean
Ouverture – Aire – Ornepajpe – Entree – Gigue – Passepied – Trompette
Thomas Morgan (f.1691-1699) - Irekiera sol minorrean
Ouverture – Gavotte – Hornpipe – Hornpipe II – Scotch Tune – Rondeau – Allemande – Gigue – Rondeau – Aria – Hornpipe – Chaconne
Henry Purcell (1659-1695) - Suite Inglesa de “The Fairy Queen”, “Bonduca” eta “King Arthur”
Preludio – Song tune – Hornpipe – Ouverture – Aire – Rondeau – Aire – Hornpipe – Aire – Trompette – Aire – Gigue
James Paisible (1656 inguru-1721) - IV preludioa sol minorrean
Entree – Aire – Hornepaipe – Menuet – Passacaille
Godfrey Finger (1660 inguru-1730) Irekiera fa maiorrean
Ouverture – Menuet – Rigaudon – Aire – Tromp
ARTISTAK
LA PETITE ÉCURIE
Miriam Jorde Hompanera | oboe barrokoa |
Valerie Colen | oboe barrokoa |
Marc Bonastre Riu | oboe barrokoa eta taillea |
Giovanni Battista Graziadio | fagot barrokoa |
Daniel Garay | perkusioa |
La Petite Écurie oboe banda bat da, XVII. eta XVIII. mendeetako musika jotzen duena, musika tresna historikoak baliatuta: hiru oboe, fagota eta perkusioa. Taldearen izenak "Grande Écurie" du gogoan, hots, Versallesen Luis XIV.aren gortean zegoen musika establezimendu bat. Bertan egiten zuten lan, hain zuzen ere, haize musikari gehienek. Miriam, Valerie, Marc, Giovanni eta Philippek Urbinoko Antzinako Musika Jaialdian ezagutu zuten elkar, 2018an. Harrezkero, Europako talde historizista garrantzitsuetako kide hauek hainbat jaialditan parte hartzeko gonbidapena jaso dute, tartean Melk-eko (Austria) Internationale Barocktagen, Valletta Baroque Festivalen (Malta) eta Musikfestspiele Potsdam Sanssoucin (Alemania). Duela gutxi, REMA delakoak (European Early Music Network) bere sare europarreko taldeen artean sartu du talde hau
Sarrerak
EZ GALDU
Eguna eta ordua
Irailak 5
12:30
Lekua
Gorbeia Parke Naturala, Sarriako Parketxea
Kontzertu hau naturagune pribilegiatu batean egingo da. Sarriako parketxea mendi ibilaldi ugariren hasiera da, gehienak seinaleztatuak.
Kontzertuaren aurretik edo ondoren paseatu nahi baduzu, utz iezaguzu iradokizun hauek egiten: