Resonando con el pasado - ama-sma
Eduki publikatzailea
RESONANDO CON EL PASADO
Resonando en el Pasado instrumentuen bilduma bat da, Abraham Cupeiro artistak dakarkiguna kontzertu pedagogiko baten bidez. Hala, gure espeziearen iragan urrunenera bidaiatzen du, haize instrumentuen soinuaren laguntzaz.
Hezurrezko txirula txiki batetik (46.OOO KA) XIX. mendeko jatorrizko Sousaphone handi bateraino. Bilduman, familia, leku eta garai guztietako instrumentuak daude irudikatuta
INTERPRETEAK
Abraham Cupeiro, multinstrumentista eta instrumentuen eraikitzailea
Eraikitzailea eta multinstrumentista da Abraham Cupeiro. Denboran galdutako instrumentuak berreskuratzen dituelako eta horiek soinu berriak sortzeko eta haiekin zerikusirik ez duten musiketan inbrikatzeko erabiltzen dituelako da batez ere ezaguna.
Tronpeta ikasi zuen RCSMMn, eta, ondoren, Antzinako Musikaren Interpretazio Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Edonola ere, formazio klasikoa duen arren, musika mota guztiek erakarri izan dute beti. Horren lekuko, txikitatik folk, jazz eta antzinako musikako taldeetan parte hartu du.
Instrumentista gisa, Karnyx (Burdin Aroko tronpeta zelta) jotzen duen pertsona bakarrenetakoa izateagatik nabarmentzen da. Duela gutxi, Tintignacen Karnyx-a probatzera gonbidatu zuten (2004an osorik agertu zen bakarra). Gainera, Galiziako tradizioko antzinako tresna baten bultzatzailea da: korna. Bere aitonak jotzen zuen instrumentu hori, eta Alfontso X.aren argialdietan ere agertzen da.
Organologiarekiko duen interesa dela eta, mundu osoko eta garai desberdinetako 200 instrumentu baino gehiagoren bilduma lortu du. Bilduma hau kontzertu-bakarrizketa gisara irakasten du, «Resonando en el Pasado» izenburupean. Abrahamek hainbat instrumentu berreskuratu eta eraikitzen ditu, eta haiekin interpretatzen du bere musikatik hasi eta gaur egungo musikara arte, formazio modernoekin nahastuta.
Nahasketa horien lekuko da Compromiscuo lana, Vadzim Yukhnevich akordeoi jotzaile bielorrusiarrarekin egina, bai eta ex profeso berarentzat idatzitako lan batzuk ere, besteak beste Wladimir Rosinskyren Misterio Kontzertua, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin batera interpretatua.
Os Sons Esquecidos da bere azken proiektua, eta Galiziako Filharmoníarekin grabatuta dago. Lan hau 2017ko urrian atera zen argitara, Warner Classics zigiluarekin. Abraham Cupeirok Alcaláko Unibertsitateko Orkestrarekin kolaboratzen du 2017tik.
EZ GALDU
Eguna eta ordua
Irailak 10
11:00etan
Lekua
Markinezeko kobazuloak