Mendi ibilaldi musikalak - ama-sma
Eduki publikatzailea

Mendi ibilaldi musikalak
OKINA TXANGOA
Entrebescant Taldeak Lagunduta
- Livia Camprubí Bueno, fidula
- Beatriz Peña Rey, kantua, zarrabetea eta perkusioa
- Pablo Fernández Cantalapiedra, flautak, perkusioa, kantua eta zitola
- Alaia Belaunzaran Arruabarrena, arpa eta alboka
Programa: El cantar del destierro
Hiri handietako ingurumen eta osasun arazoen aurrean, landa eremuko despopulazioak garrantzia hartu du. Testuinguru horretan, eremu horietako kultura ondarearen hedapena ahaztutako lurraldeak eta bizimoduak aldarrikatzen dituen mugimenduaren zati gisa ulertzen da, horiek funtsezkoak baitira gure historiarako eta etorkizunerako.
2023an, programa bat prestatu genuen, non Cid-ek bere erbesteratzean igaro zituen lurretako Erdi Aroko eta ahozko tradizioko musika kontrajartzen baitira. Las Huelgaseko eskuizkribuko lanak eta tradizio gregoriar eta andalustarrenak sega kantuen, gurpil dantzen eta Gaztela eta Aragoiko joten salda berean isurtzen dira, Cantarreko zatiak tartekatuz, Vivar eta Atienza arteko ibilbide hori bistatik ez galtzeko. Ciden epopeia ardatz hartuta, Europako eremu jendez hustuenetako baten historia eta ondarea aldarrikatzen ditugu.
Entrebescantek Okinako ibilaldi polit bat eskainiko digu, Arabako gunerik ederrenetakoa, Arabako Mendialdean kokatua.