ARDOA - SARA AGUEDA - MIGUEL CUBERO - ama-sma
Eduki publikatzailea
ARDOA
Arabako Antzinako Musika Asteak ardoaren inguruko testu klasikoekin eta musika historikoekin ondutako ikuskizun bat dakarkigu 40. edizio honetan. Sara Águeda arpa jotzaileak eta Miguel Cubero aktoreak Arabako Errioxaren ardogintzaren erdigunean aurkeztuko dute ezinbesteko performance hau.
INTERPRETEAK
Sara Águeda, bi ordenako arpa
Miguel Cubero, aktorea
Sara Águedak munduko jaialdirik garrantzitsuenetan jotzen du, hainbat herrialdetan. Horien artean nabarmentzekoak dira Frantzia, Portugal, Alemania, Italia, Belgika, Polonia, Espainia, Suedia, Letonia, India, AEB, Kolonbia, Mexiko, Bolivia, Peru, Argentina, Uruguai, Txina… Halaber, interpretazio historikoan aritzen diren talde askorekin kolaboratzen du. Horren lekuko dira, besteak beste, Música Ficta, Capilla Jerónimo de Carrión, LUZ Y NORTE, workinGOpera, Música Alchemica, Orquesta Barroca de Sevilla, La Ritirata, Vandalia, Coral de cámara de Navarra, Capella Sanctae Crucis, La Grande Chapelle, Armonía Concertante, Camerata Ibérica, Cantoria Hispánica, Esquive!, Capella de Ministrers edo Le Poeme Harmonique.
EZ GALDU
Eguna eta ordua
Irailak 6
17:30
Lekua
Baigorri upeltegiak
Carretera Gasteiz-Logroño errepidea, 53. km
Samaniego (Araba)
Kontzertu hau BAIGORRI aurreko bisita batekin konbinatu. Gidatutako tour bat erreserbatu dezakezu upategian gehi menu bat jatetxean. 945 60 94 20 edo https://bodegasbaigorri.com/reservar-visita