Eduki publikatzailea

Birthday Baroque Party

Birthday Baroque Party

Gebaratarren Dorre Jauregiaren inguru zoragarrian ospatuko dugu Raquel Andueza & La Galaníaren hamargarren urteurrena, eta, horretarako, gure ohiko errepertorioko lanik gogokoenak hautatu ditugu. Gizarte sareetan boto gehien lortu dutenak izango dira argi-ilun barrokoz betetako programa eder hau osatuko dutenak, hamar urteotan jo ditugun lanik bizienak, dibertigarrienak, dramatikoenak, maitekorrenak, sentsualenak eta ederrenak lagun.

Raquel Andueza

PROGRAMA

Birthday Baroque Party

FOLLE È BEN CHE SI CREDE - Tarquinio Merula (1595 - 1665)

LA AUSENÇIA - Anonimoa (XVII. mendea)

MARIZÁPALOS - Anonimoa (XVII. mendea)

ZARABANDA DEL CATÁLOGO - Anonimoa (XVII. mendea)

Berreraikuntza: Álvaro Torrente

ALMA MIA - Antonio Cesti (1623 - 1699)

SON RUINATO, APPASSIONATO - Benedetto Ferrari (1603 - 1681)

CHACONA - Annimoa (XVII. mendea)

SÉ QUE ME MUERO DE AMOR - Jean Baptiste Lully (1632 -1687)

VUESTROS OJOS - Anónimo (XVII. mendea)

ARROJOME LAS NARANJICAS - Texto: Anónimo (XVII. mendea)

Berreraikuntza: Álvaro Torrente

DISSERRATEVI ABISSI - Antonio Cesti

PASACALLES - Anónimo (XVII. mendea)

SI DOLCE È’L TORMENTO - Claudio Monteverdi (1567 - 1643)

JÁCARA DE LA TRENA - Testua: Francisco de Quevedo (XVII. mendea)

Berreraikuntza: Álvaro Torrente

ARTISTAK

LA GALANÍA
 
Raquel Andueza sopranoa
Pablo Priet biolina
Jesús Fernández Baena tiorba
 

Raquel Anduezak bakarlari dihardu mundu osoko jaialdi eta auditorio nagusienetan. 2012an, New Yorkeko Carnegie Hall-en eta Londresko Proms-en debutatu zuen. Era berean, abesti ikastaroak eta konferentziak eman izan ditu unibertsitaterik ospetsuenetan (Yale University, Madrilgo Complutense Unibertsitatea eta Bogotako Unibertsitate Nazionala), bai eta goi mailako kontserbatorioetan eta musika jaialdietan ere. 2011n, bere talde propioa sortu zuen: La Galanía. Urte horretan bertan, FestClásica saria jaso zuen; 2014an, Musika Barrokoko Talde Onenaren saria irabazi zuen Antzinako Musikako Espainiako Taldeen Elkartearen eskutik (elkarte horretako burua da 2019ko abendutik), eta 2020an musika klasikoko disko onenaren MIN saria irabazi zuen «El baile perdido» albumagatik.

Grabazioak egin ditu munduko diskografia garrantzitsuenentzat, besteak beste Warner Classics, Virgin Classics eta Glossarentzat. 2011n, bere diskografia propioa sortu zuen: Anima e Corpo. Bertako grabazioek prentsa espezializatuaren sari eta kritika ezin hobeak jaso dituzte. Bakarlari dihardu mundu osoko jaialdi eta auditorio nagusietan. Era berean, abesti ikastaroak eta konferentziak eman izan ditu unibertsitaterik ospetsuenetan, bai eta goi mailako kontserbatorioetan eta musika jaialdietan ere.  Raquel Andueza & La Galanía taldearen sortzaileetako bat da, Antzinako Musikako Espainiako Taldeen Elkarteko buru dihardu, eta Lizarrako Antzinako Musikaren Astea zuzentzen du.

RAQUEL ANDUEZA photo©Michal Novak
RAQUEL ANDUEZA photo©Michal Novak
RAQUEL ANDUEZA photo©Michal Novak
RAQUEL ANDUEZA photo©Michal Novak

Sarrerak

 

 

 

EZ GALDU 

Eguna eta ordua

   Irailak 6

        19:00

Lugar

  Gebaratarren dorretxe-jauregia