En alas del Espiritu - Jose Hernandez Pastor EUS - ama-sma
Eduki publikatzailea
EN ALAS DEL ESPÍRITU
José Hernández kontratenorearen intimitateak eta emozioak kantu gregorianoaren une desberdinetara garamatzate Jesuiten Elizan.
Ikusle bat, eliza distiratsuko banku batean eserita, kantu gregorianoen kontzertu batean dago, inspiratuta, aldemeneko pertsonak arnasa hartzen duen bitartean, kontenplazioko bizipen baten aurrean dagoela sinetsita, Solesmesen normalizazioa baino lehenagoko garai hartan melismak zelan abesten ziren behatzen... Beste bat hausnarrean ari da, pentsatuz gutxitan entzun duela musika hori interpretea une oro aurrean ikusi gabe, eszenatoki batean… Eta, hala, arnasketa orokorra baretzen doa, soinuaren mesedetan eta isiltasunari esker.
Eta orduan beraiengana baino ez dute bidaiatzen... espirituaren mesedetan
PROGRAMA
I. La luz: De la esperanza en la certeza
Voce mea (Comunión, modo VI) GT 71
Meditatio cordis mei (Introito, modo I) GT 103
Ad te levavi (Introito, modo VIII) GT 151
Lectura del profeta Isaías, 22
Alleluia. Veni, Domine (Aleluya, modo III) GT 36
Intellege clamorem meum (Comunión, modo V) GT 82
Sicut cervus (Cántico, modo VIII) GT 190
II. Nacer, renacer
Lux fulgebit (Introito, modo VIII) GT 44
Haec dies (Gradual, modo II) GT 196
III. El carisma milagroso
Videns Dominus (Comunión, modo VI) GT 124
Dat virtutis argumentum (Responsorio, modo VII) Ms.
(transcripción: Ángel Medina)
IV. En alas del Espíritu
Lectura II de Pentecostés. Laudes festivae, 1573
Aqua sapientiae (Introito, modo VII) GT 202
Veni, Sancte Spiritus (Secuencia en canto mixto)
INTERPRETEAK
José Hernández Pastor, kontratenorea
Abeslaria, musikologoa eta zuzendaria da José Hernández. Bere ibilbidean sari eta izendapenik garrantzitsuenak eskuratu ditu: Musikaren Sari Nazionala 2004 (Al Ayre Español), Diapasón D’Or 2008 (La Colombina), Scherzo aldizkariaren “Bikaintasuna”, ABCren Bost Izarrak… 30 grabaziotik gora egin ditu EMI Classics, Arcana eta Alia Voxentzat, Fasolis, Rifkin, Bonizzoni, Ogg, Savall, López Banzo… bezalako zuzendariekin. Bere taldeak, Cantoría Hispánica, errenazimendu espainiarra lantzen du bereziki. Hainbat leku eta ekitaldi ospetsutan parte hartu du. Horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, Vienako Konzerthaus, Amsterdameko Concertgebouw, Parisko Theatre des Champs Elysées, Mexikoko Teatro de las Bellas Artes, Mexikoko Festival Cervantino, Madrilgo Teatro Real, Bartzelonako CaixaForum, Donostiako Hamabostaldia, Bilboko Arriaga Antzokia, Darocako Antzinako Musikaren Nazioarteko Jaialdia, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea, Ubeda eta Baezako Antzinako Musikaren Jaialdia, El Escorialeko Auditorioa eta Madrilgo Musikako Auditorio Nazionala.
1998an, Ariel Abramóvichekin batera sortu zuen El Cortesano duoa, bihuelarako errepertorio espainiarra hedatzeko. 2013ra arte aritu ziren elkarrekin. 2004an, zuzendari lanari ekin zion Cantoría Hispánica sortzean, polifonia espainiarra lantzeko, errezital barrokoetarako plataforma bat eskaintzeaz gain. 2004az geroztik, La Colombina kuartetoko kidea da eta harekin batera emanaldi asko egin ditu.
Kantu irakaslea da Musical Arts Madrid, Muestra de Música Antigua de Aracena eta Curs de Musica Antiga de Guadassuar eskoletan, eta udako ikastaroetako gonbidatua izan da Salamancako Unibertsitatean.
EZ GALDU
Eguna eta ordua
Irailak 7
20:00
Lekua
Arteko Gure Amaren Santutegia
Artziniega