Eduki publikatzailea

Laissez durer la nuit Lea Desandre & Thomas Dunford

Laissez durer la nuit

Antzinako Musika Astearen 40. edizioa Lea Desandre mezzosoprano frantziar-italiarrarekin irekiko dugu. Berarekin batera dator Thomas Dunford, tiorbarekin. 

Programa honek Luis XIV.aren gorteko XVII. mendeko gaualdian murgilduko gaitu. Hainbat musikari biltzen ziren orduan istorio bukoliko eta kontenplatiboak kontatzeko; dramatikoak batzuetan. Gaur, lautearen eta ahotsaren soinuak giro intimoan barneratzen gaitu eta egoera desberdinetan barrena garamatza. Kantuaren arte unibertsalaren inguruko musika inprobisatuaren jatorria arakatzen du, instrumentu harmoniko batez lagunduta.

Hitz bakoitza musikalki margotuta dago, ahotsaren kolorearen eta lautearen inprobisazioaren bidez entzulearengan emozioa sortzeko, soinu poesia gisa.

Programa honek interludioak ditu lautearentzat bakarrik. Aurretik, Luis XIV.arentzat jo zuen Robert de Viséek, bere musikaririk gertukoenak. Egunez erregea jarraitzen zuen eta musikarekin lokartzen.

Konposizio hauek bidea erraztu diete gaur ezagutzen ditugun hainbat abeslari eta laguntzaileri.

PROGRAMA

Michel Lambert - Ma bergère est tendre et fidèle

Robert de Visée - Gavotte en ré mineur

Marc-Antoine Charpentier - Celle qui fait tout mon tourment

Sébastien Le Camus - On n’entend rien dans ce bocage

Marin Marais - Les Voix Humaines

Sébastien Le Camus - Laissez durer la nuit

Robert de Visée - Chaconne en ré mineur

Honoré d’Ambruys - Le doux silence de nos bois

Robert de Visée - Prélude et Sarabande en ré mineur

Sébastien Le Camus - Forêts solitaires

Marc-Antoine Charpentier - Auprès du feu on fait l’amour

Robert de Visée - Allemande “La Royale”

Marc-Antoine Charpentier - Tristes désert, sombre retraite

Michel Lambert - Vos mépris chaque jour

Robert de Visée - Rondeau “La mascarade”

Michel Lambert - Ombre de mon amant

Marc-Antoine Charpentier - Sans frayeur dans ce bois

INTERPRETEAK

Lea Desandre, mezzosopranoa

Lea Desandre

Lea Desandre mezzosoprano frantziar-italiarrak 20 urte zituen William Christieren Le Jardin des Voix akademian plaza bat lortu zuenean. 2017an, Frantziako Musika Klasikoko Victoires sarietan Vocal Discovery of The Year izendapena jaso zuen (urteko deskubrimendua ahotsetan). Sara Mingardorekin ikasi zuen Venezian eta 12 urtez aritu zen ballet dantzan trebatzen.

2015etik, Lea Desandre hainbat paperetan txalotu dute. Horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, Urbain (Los hugonotes), Rosina (Il barbiere di Siviglia), Annio (La clemenza di Tito), Sesto (Giulio Cesare), Dido (Dido y Eneas), Messaggera (L 'Orfeo), Flerida (Erismena de Cavalli) eta paper nagusia Alcione de Marais-en.

2018an ikusle guztien harridura irabazi zuen Parisko Opéra Comique antzokian, Remeauren musikaren gainean osorik eraikitako pertsona bakarreko ikuskizun batekin: Et in Arcadia ego.

Salzburgoko Jaialdian egin zuen debuta 2018ko Mendekoste egunean, Offenbach-en La Périchole lanarekin, Marc Minkowskiren zuzendaritzapean. Uda hartan berriz itzuli zen Amore eta Valletto gisa L 'incoronazione di Poppea lanean, William Christie eta Jan Lauwers zuzendari zituela. 2019ko Mendekosteko Jaialdira La morte d’Abel de Caldara oratorioa eta Farinelli & Friends gala kontzertua ekarri zituen, azken hori Cecilia Bartolirekin interpretatua. 2019ko udan, Venus izan zen “Orfeo azpimunduan” lanean, Barrie Kosky ekoizle izanik eta Enrique Mazzola zuzendari. 2020an, Salzburgoko Jaialdiaren ehun urteak ospatzean, Despina izan zen Così fan tutte lanean, Christof Loy eta Joana Mallwitz zuzendari zituela. Lan hori DVDan argitaratuko da.

Kontzertuetan eta abestien errezitaletan egindako agerpenei esker, hainbat eszenatoki garrantzitsu zapaldu ditu, esaterako Londoneko Wigmore Hall, Vienako Musikverein, Los Angelesko Walt Disney Concert Hall, Parisko Théâtre des Champs-Élysées eta Philharmonie, Bordeleko Opéra National, Genevako Grand Théâtre, Sydneyko Opera House, Moskuko Tchaikovsky Concert Hall eta Shanghaiko Symphony Hall.

Ganberako errezitalgile konprometitua den artista hau maiz agertzen da Thomas Dunford laute jotzailearekin eta haren talde Júpiter-ekin. Hainbat zuzendarirekin egin du lan, tartean, John Eliot Gardiner, Raphaël Pichon, Jordi Savall, Emmanuelle Haïm, Enrique Mazzola eta Leonardo García Alarcónekin.

 

 

Thomas Dunford, lautea eta tiorba

Thomas Dunfond

1988an jaio zen Parisen. Thomas Dunfordek bederatzi urte zituela aurkitu zuen lautea, Claire Antonini bere lehen maistrari esker. Parisko Kontserbatorioan (CRR) burutu zituen ikasketak 2006an, Charles-Edouard Fantin-en klasean aho bateko ohorezko lehen saria lortu zuenean.

2003ko irailetik 2005eko urtarrilera arte, Thomasek bere lehen emanaldiak eman zituen Shakespeareren Errege Gaua lanean laute jotzailearen papera interpretatuz, Comédie française eszenatokian.

Harrezkero, Thomas protagonista izan da hainbat tokitako errezitaletan. Horien artean azpimarratzekoak dira New Yorkeko Carnegie Hall eta Frick Collection, Londoneko Wigmore Hall, Washington Kennedy Center, Vancouver Recital Society, Berkeleyko Cal performances, Banff Center, Bartzelonako Palau de la Música... Halaber, hainbat jaialditan aritu da, besteak beste Saintes, Utrecht, Maguelone, Froville, TAP Poitiers, WDR Colonia, Radio France Montpellier eta Saffron Hallen.

Askotan jo izan du bakarka edo taldean Europako jaialdi ospetsuenetan, tartean Ambronay, Arc La Bataille, Bozar, La Chaise-Dieu, Nantes, Saintes, Utrecht eta beste hainbatetan.

Era berean, herrialde ugaritan aritu izan da, hala nola Eskozian, Irlandan, Espainian, Alemanian, Austrian, Norvegian, Belgikan, Holandan, Suitzan, Polonian, Hungarian, Errumanian, Estonian, Txekiar Errepublikan, Brasilen, Kolonbian, Txilen, Mexikon, Ameriketako Estatu Batuetan, Israelen, Txinan, Japonian eta Indian.

Thomas Dunforden bakarkako lehen CDa, “Lachrimae” izenekoa, 2012an grabatu zuen Alpha zigilu frantseserako. Kritikak aho batez txalotu zuen eta 2013ko Caecilia saria jaso zuen. Halaber, BBC Magazinek “lautearen Eric Claptona” izendatu zuen. Bere bigarren CDak, “Labirinto d’Amore”, Classica aldizkariaren “Choc” saria jaso zuen.

Thomas Dunford musika historizisten instrumentisten artean gehien eskatzen denetako bat da. Harizko instrumentu ugari jotzen ditu hainbat talderekin, esaterako: Les Arts Florissants, Akadêmia, Amarillis, Les Ambassadeurs, Arcangelo, La Cappella Mediterranea, Capriccio Stravagante, Le Centre de Musique Baroque de Versailles, La Chapelle Rhénane, Clematis, Collegium Vocale Gent, Le Concert Spirituel, Le Concert d'Astrée, A 2 Violes Esgales, The English Concert, l'Ensemble Baroque de Limoges, La Fenice, Les Folies Francaises, the Irish Baroque Orchestra, Marsyas, Les Musiciens du Louvre, Los Músicos del Paraíso, Los Músicos de Saint Julien, Las Sombras, Pierre Robert, Pygmalion, La Sainte Folie Fantastique, Scherzi Musicali, La Serenissima, Les Siècles, Eskoziako Ganbara Orkestra, La Symphonie du Marais…

EZ GALDU 

Eguna eta ordua

   Irailak 2

        19:00 

Lekua

 Gebaratarren dorretxea