Eduki publikatzailea

Koru kantuko tailerra

Koru kantuko tailerra

Irakaslea: Cantoría taldeko Jorge Losana     

 

Jorge Losana Murtzian jaio zen 1986an. Murtziako Unibertsitateko musika hezkuntzako diplomaduna da, eta Murtziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko koru zuzendaritzako graduduna. Kantu historikoan eta antzinako musikaren interpretazioan espezializatu da Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan (ESMUC, Bartzelona), eta bertan jarraitzen du bere tenore prestakuntzarekin, Margarida Natividade irakasle duela .

Hainbat abesbatza zuzendu ditu, hala nola Schola Cantorum Alfonso X.a "Jakituna", Murtziako Katedraleko Eskolania edo Cororao Ahots Taldea, besteak beste. Staatliche Hochschule für Musik und Darstellende Kunst Mannheim-en (Mannheim, Alemania), zuzendari izateko prestakuntza jaso zuen, eta nazioarteko ekoizpen diskografikoak egin ditu Deutsche Gramophon, Carus Verlag edo Rondeau Production zigiluetarako. 

Egun, Murtziako Unibertsitateko Koralaren eta Orkestraren zuzendari titularra da, bai eta Early Music Project kolektiboarena ere. Azken hori platafoma da, antzinako musika sustatzekoa eta Espainiako hego-ekialdeko musika ondarea berreskuratzeko eta haren balioa nabarmentzekoa Gainera, Sierra Espuñako (Murtziako Eskualdea) Antzinako Musika Jaialdiaren, ECOS Jaialdiaren eta Cantoría Ahots Ensemblearen zuzendaria da. 
 

OHARRA. Tailer hau kantu ikasleei edo abesbatzen kideei zuzenduta dago. Plazak erreserbatzeko pasahitza behar da. Plaza erreserbatzean, ahots-sailkapena adierazi behar da.

EZ GALDU

  

Irailak 14, igandea

11:30 - 13:30 (ensayo)  y 17:30 - 18:30 (prueba de sonido)

 

  

Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa

Gasteiz