Eduki publikatzailea

SARA ÁGUEDA & MIGUEL CUBERO

ARDOA

Arabako Antzinako Musika Asteak ardoaren inguruko testu klasikoekin eta musika historikoekin ondutako ikuskizun bat dakarkigu 40. edizio honetan. Sara Águeda arpa jotzaileak eta Miguel Cubero aktoreak Arabako Errioxaren ardogintzaren erdigunean aurkeztuko dute ezinbesteko performance hau.

INTERPRETEAK

Sara Águeda, bi ordenako arpa

Miguel Cubero, aktorea

Sara Águedak munduko jaialdirik garrantzitsuenetan jotzen du, hainbat herrialdetan. Horien artean nabarmentzekoak dira Frantzia, Portugal, Alemania, Italia, Belgika, Polonia, Espainia, Suedia, Letonia, India, AEB, Kolonbia, Mexiko, Bolivia, Peru, Argentina, Uruguai, Txina… Halaber, interpretazio historikoan aritzen diren talde askorekin kolaboratzen du. Horren lekuko dira, besteak beste, Música Ficta, Capilla Jerónimo de Carrión, LUZ Y NORTE, workinGOpera, Música Alchemica, Orquesta Barroca de Sevilla, La Ritirata, Vandalia, Coral de cámara de Navarra, Capella Sanctae Crucis, La Grande Chapelle, Armonía Concertante, Camerata Ibérica, Cantoria Hispánica, Esquive!, Capella de Ministrers edo Le Poeme Harmonique.

EZ GALDU

Eguna eta ordua

   Irailak 6

17:30

Lekua

 Baigorri upeltegiak

Carretera Gasteiz-Logroño errepidea, 53. km

Samaniego (Araba)