Die Grosse Stille (Isiltasun handia - ama-sma
Eduki publikatzailea
Die Grosse Stille (Isiltasun handia)
ZINEMA DOKUMENTALA
1984an, Phillip Gröning zuzendari alemaniarrak baimena eskatu zion Kartusiarren ordenari bere monasterioetako batean, Frantziako Alpeetan dagoen “Grande Chartreuse” delakoan, film bat filmatzeko. Goizegi zela esan zioten. Agian, aurrerago. Hamasei urte geroago deia jaso zuen. Ordua iritsi zen.
160 minutuko film horretan, ez dago hitzik, ezta elkarrizketarik ere, monasterioaren eguneroko soinuak baino ez dira entzuten; musikarik ez, liturgiako kantuak izan ezik; argi artifizialik ez; arreta begiespenetik eta isiltasunetik galarazten duen ezer ere ez.
EZ GALDU
Irailak 5, asteartea
18.00 h.
Ignacio Aldecoa kultur etxea
(Vitoria-Gasteiz)
Sarrera librea lekua bete arte.