Aurkezpena - ama-sma
CAB presentación EUS
Aurkezpena
Presentación Semana Música antigua EUS

12 KONTZERTU 2021EAN

2021ean, Arabako Antzinako Musika Astearen 39. ekitaldiak 10 kontzertu eskainiko ditu irailaren 4tik 11ra bitartean. La Petite Ecurie haize taldearen soinuak Probintzia Plazan zabalduko dira, El Barroquista dibulgatzaileak iragarrita; Gorbeiako Sarriko Parketxean ere entzungo dira, naturaz gozatzeko aukera ematen duen ekitaldi batean. Bakarlari eta talde ospetsuak izango dira gurean, hala nola Raquel Andueza sopranoa (Gebaratarren dorre-jauregia), La Ritirata (Kontserbatorioko Auditorioa) edo Cantoria (Erregeen Andra Maria eliza, Guardia). Lizarrako eta Logroñoko Asteekin lankidetzan, Omnia operak musika profanoa ekarriko digu Santa Maria katedralera, besteak beste, bertako kapera maisu izandako Miguel de Irízarren musika. Artefactum-en Erdi Aroko musikak ardoaren gorespenak abestuko ditu Baigorri upategi bikainean.
Crossover nota Antonio Serrano nazioarteko izarraren eskutik eta aho soinutik iritsiko da, Bach y "Bach" proiektuarekin eta Daniel Oyarzabal eta Pablo Martin Caminero gasteiztarrek lagunduta. BREZZA ensemble gaztearen talentu liluragarria entzungo da Santa Maria Katedralean. Ustekabeko altxorrak ere aurkituko ditugu, esaterako Done Bikendi Martiriaren elizako habe basoa Fran Lópezen tiorbarekin; baita izarrei begiratzeko aukera ere, esferen harmonia ikusteko Gatzaga Buradongo dorre-jauregian, Javier Armentia eta Joaquín Sevillarekin.
+ ASTEA
