Eduki publikatzailea

Collegium Musicum Madrid & Martín Llade

Collegium Musicum Madrid & Martín Llade

Interpreteak

  1. Martín Llade, kontalaria
  2. Victoria Cassano, sopranoa.
  3. Víctor Sordo, tenorra.
  4. Manuel Minguillón, lautea eta zuzendaritza.

 

Programa: Dowland 400: Semper Dowland Semper Dolens


Fine knacks for Ladies
Go Crystal tears
Behold the wonder here


If my complaints could passions move
Can she excuse my wrongs


Now, O now I needs must part


Time stands still
Come away, come sweet love


Come heavy sleep
Come again sweet love


Flow my tears
Say, love, if ever thou didst find

 


 

John Dowlanden heriotzaren laurehungarren urteurrena gogoratzeko asmoz, Collegiumek dakarkigun proposamena ikuskizun berritzailea da, Martin Llade irrati kazetariak gidatua (Goizeko sinfonia). Ikuskizunean, Lladek John Dowlandena egingo du, eta britainiar konpositore bikainaren bizitza zoragarria kontatuko digu, hala nola musikagilearen nortasun konplexu eta depresiboa, gortean posturen bat lortzeko izan zituen zailtasunak, besteak beste, katolikoa zelako, Danimarkako Kristian IV.aren gorteko espioi gisa egindako lanak hain ezaguna ez den alderdia) edo Europatik barrena egindako bidaiak, Luca Marenziorekin ikasteko.

Alderdi musikala ere modu berritzailean interpretatuko da, nahiz eta Dowlanden abestiak gaur egun ondo ezagutzen diren, hau da, abestiak ahots solistaz eta laute batek lagundurik jotzen dira beti. Kontzertu honetan, ahots bikote batek (soprano batek eta tenor batek) kantatuko ditu.  Dowlandek «mahaiko liburu» delakoaren formatuan idatzi zituen abestiak, mahai baten gainean jarritako liburu bakar batetik irakurrita, abestiak ahots guztiek abestu eta lautez aldi berean jo ahal izateko. Martín Lladeren narrazioarekin batera, lautez bakarrik jotako lanak eta ahotsez abestu eta lautez jotakoak tartekatuko dira, ikusleentzat ikuskizun eder, dinamiko eta liluragarria sorturik.

EZ GALDU

 

Erreserbatu zure gonbidapena

 

OHAR GARRANTZITSUA

Kontzertura joateko gonbidapenak ez du barne hartzen Santa Katalina Lorezaintza Botanikorako sarrera.
Esparruan sartzeko, sarrera hori lorategian bertan edo https://jardinbotanicosantacatalina.com/  webgunean erosi behar da.
Salneurri orokorra: 3,60 €. Bonificazioak kontsultatu.

 

  

Irailak 13, igandea

12:30

 

  

Santa Katalinako Lorategi Botanikoa  | Iruña Oka | Araba