Farinelliren biolina - ama-sma
Eduki publikatzailea
Farinelliren biolina
Tercia Realidad Jorge Jiménez, biolin-jotzailea eta zuzendaria
Daniel Lorenzo, biolina eta biola
Pablo Zapico, artxilautea eta gitarra barrokoa
Guillermo Turina, biolontxelo barrokoa
Daniel Garay, perkusioa
José de Herrando (h. 1720-1763)
Allegro, “El Jardín de Aranjuez en tiempo de Primavera con diversos cantos de paxaros y otros animales”
Riccardo Broschi (h. 1698-1756)
“Ombra fedele anch’io”, Aria, Idaspe operakoa
Riccardo Broschi
“Qual guerriero in campo armato”, Aria, Idaspe operakoa.
José de Herrando
Andante, “El Jardín de Aranjuez…” izeneko sonatakoa
Nicola Antonio Porpora (1686-1768)
“Or la nube procellosa”, dAria Artajerjes opera-pastichekoa
Nicola Antonio Porpora
“Nell’attendere mio bene” Aria, Polifemo operakoa
Georg Friedrich Händel (1685-1759)
“Lascia ch’io pianga” Aria, Rinaldo operakoa
Domenico Scarlatti (1685-1757)
Fandango en re menor para clave
Nicola Antonio Porpora
“Alto Giove” Aria, Polifemo operakoa
Riccardo Broschi
“Son qual nave ch’agitata” Aria, Artajerjes opera-pastichekoa
Jorge Jiménez eta Tercia Realidad taldeak egin dituzte moldaketa guztiak
Programa honetan, 1720ko eta 1730eko hamarkadetan, Carlo Broschi kantariarentzat– “Farinelli” bezala ezagunagoa–, hau da, garai guztietako castrati-etan handienarentzat, idatzi ziren ariarik birtuosoenetako batzuk entzuteko aukera izango dugu. Ahots horren benetako tinbrea imitatzeko zeinahi hurbilketa utopia hutsa da. Jorge Jiménez ekinak eta apartak zuzentzen duen Tercia Realidad taldeak proposamen egiatan zintzoagoa egingo digu, hau da, musika hori biolinaren baliabide eta trikimailuetara eramatea, edo, beste era batera esanda, kantua soinu huts bihurtzea.
Kontzertua Kexaako Monumentu Multzoan egingo da, balio historiko eta artistiko handikoa, Aldundiak erosi berri duena eta gaur egun eraberritze eta egokitzapen prozesuan dagoena. Hori dela eta, kontzertua Elizan izango da eta aurretik Monumentu Multzora bisita gidatu partziala egin ahal izango da. Zehazki, Eliza bera eta Aiaratarren Hileta Kapera izango dira bisitaldian, Kantzilerraren eta bere familiaren hilobiak dauden tokia.
https://web.araba.eus/eu/turismoa/kexaako-multzo-monumentala/kapera
Programa horri esker, Tercia Realidad taldeak FestClásica, Musika Klasikoko Jaialdien Espainiako Elkartearen, 2023ko zigilua eskuratu du.
EZ GALDU
Irailak 6, asteazkena
19.30
Monumentu multzoa
(Kexaa)
BISITA GIDATUA
Informazio gehiago eta erreserbak: actividadcultural@araba.eus