Eduki publikatzailea

Justin Taylor - Sophie de Bardonneche

Justin Taylor & Sophie de Bardonnèche

DESTINÉE

XVII. eta XVIII. mendeetako emakume konpositoreen lanak

  • Sophie de Bardonnèche, biolina
  • Justin Taylor, klabea


E"Destinée" proiektuaren helburua da XVII. eta XVIII. mendeetako emakume konpositoreen musika lanak berreskuratzea. Hiru urte baino gehiagoko ikerketaren ondoren, proiektu honek Élisabeth Jacquet de la Guerre eta Madmoiselle Duval konpositoreen musika berpizten du. Ellisabeth Jacquet de la Guerre musika familia batean jaio zen eta Luis XIV.aren aurrean debuta egiteagatik ezaguna izan zen. Madmoiselle Duval abeslaria eta konpositorea izan zen. Programa honek aldi horretan emakumeek egindako musikaren kalitatea eta aniztasuna erakusten du. "Destinée" izeneko proiektua Alpha Classics-ek kaleratuko du 2024ko urrian.
 

 

Sophie de Bardonnèche Le Consort ganbera musika taldearen sortzailea da eta Les Arts Florissants taldeko kidea; talde barroko onenek deitzen diote.

 

Justin Taylor gaztea klabearen erreferentea da, eta grabazio diskografiko ugari ditu. 2015ean Brujaseko International Musica Antiqua Harpsichord Competition entzutetsua irabazi zuen.

EZ GALDU


Sarrerak 6 eurotan – 3 Hobariduna

 

Sarrerak erosi  

  

Irailak 12, osteguna

20:30 

 

  

San Pedro eliza 

Gasteiz