Tiorba basoan - ama-sma
Eduki publikatzailea
Tiorba basoan
San Bizente Elizaren sabaiko habeen "baso" bikaina, altxor txiki ezkutu harrigarri bat, Tiorba errezitaldi honen markoa da. Zurez inguratuta, egitura eta arkitektura bitxi honen bihotzean, Fran Lopez Eguzki Erregearen musiketan zehar entzuten dugu.
PROGRAMA
EGUZKI ERREGAREN MUSIKA: MOUTON & DE VISÉE
Charles Mouton (1626 - 1710)
La Richelieu
Tombeau de Madame
Prelude & La volag
La mallassis
Robert de Visée (1650-1725)
Entrée d'Apollon
Que devant vous tout s'abbaise et tout tremble
L' autre jour m'allant promener
Passacaille
INTERPRETEAK
Zaragozan jaioa, goi mailako gitarra ikasketak amaitu eta tiorba eta gitarra barrokoan trebatu zen Daniel Zapicorekin Zaragozako kontserbatorioan. Ondoren, Antzinako Musikako Masterra egin zuen Xavier Díaz-Latorrerekin ESMUCen eta Ikerketa musikaleko Masterra. Rafael Bonavita, Hopkinson Smith, Enrique Solinís eta Pablo Zapico irakasleen prestakuntza ere jaso du. Cacciniren madrigales y arias grabatu zituen IBM diskoetxearekin (2017). 2018an European Young Orchestrarekin eta Rinaldo Alessandrinik zuzendutako Frantziako Gazte Orkestrarekin jotzeko aukeratua izan zen. 2019an, soka pultsatuari eskainitako Gaspar Sanz IV. Jaialdiko lehen interpretazio saria irabazi zuen, eta publikoaren sari berezia eskuratu zuen Xixongo Antzinako Musikaren VIII. Nazioarteko Lehiaketan, Vanitas Ensemble taldearekin. Zaragozako Infanta Jauregian, Toledoko Greco museoan, Bilboko Euskalduna Jauregian, Madrilgo Ateneoan edo Zaragozako Auditorioan jo izan du. Gaur egun, interprete-lana eta berpizkundeko eta barrokoko hari pultsatuko instrumentuen irakasle gisa egiten duen lana uztartzen ditu Torrenteko Kontserbatorio Profesionalean (Valentzia).
Sarrerak
EZ GALDU
Eguna eta ordua
Irailak 11
12:00 / 13:00/ 17:00
Lekua
San Bizente Martir Elizako habe-basoa, Gasteiz
* Ordu erdiko errezitaldia, San Bizente Martiriaren elizako dorre eta estalki arteko bisita gidatua barne.