Eduki publikatzailea

Vicent Zaragoza eta Elur Arrieta, perkusioak

Musika ibilaldia eta kontzertua

PERCUSBIKA

MUSIKA IBILALDIAK ETA KONTZERTUA

Vicent Zaragoza eta Elur Arrieta, perkusioak. 

Apilaiztik Izkiko Parke Naturalaren zati bat zeharkatzen duen bidexkan, bertaratzen direnen urratsek antzinako erritmoen konpasean durundatuko dute. Ibilbidean zehar, musika emanaldi txikiak iraganeko oihartzun gisa azaleratzen dira, perkusioaren antzinako esentzia eta naturaren baretasuna uztartuz. Zentzumenen ibilbide horren amaieran azken kontzertu bat egongo da, non erritmo tradizional eta garaikideak elkarlotzen diren, antzinakoaren eta berriaren arteko elkarrizketa denboragabea gogora ekarriz. Murgildu zaitez esperientzia paregabe honetan, non musikak eta naturak elkar besarkatzen duten giro magiko eta ahaztezina sortzeko.


¡ADI!

Jarduera honetarako GASTEIZKO DOAKO AUTOBUS ZERBITZUA izango da.

  • Gonbidapen bakoitzarekin PLAZA BAT ERRESERBATZEN DA AUTOBUSEAN.
  • Bertaratzerik ez baduzue, abisatu lehenbailehen actividadcultural@araba.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Ibilgailua GOYA gasolindegi zaharretik (Monseñor Cadena eta Eleta kalea, 2, 01008 Gasteiz, Araba) irtengo da 10:45ean. Irteera baino 10 minutu lehenago, gutxienez, geltokian prest egon zaitezen eskatzen dizugu, irteera ez atzeratzeko.

 

 

AUTOBUS ORDUTEGIAK:

 

  • § 10:45 GASTEIZTIK AUTOBUSEZ IRTETEA (GOYA GASOLINDEGIA).
  • § 11:30 MUSIKA IBILALDIAK
  • § 13:00 KONTZERTUA ABIZENIZ PLAZAN
  • § 14:00-14:15 GUTXI GORABEHERA, KONTZERTUA AMAITUTAKOAN. GASTEIZERA ITZULTZEKO AUTOBUSAREN IRTEERA 

 

EZ GALDU

 

Sarrerak erosi  

  

Irailak 21, larunbata

11:30 | 13:00

 

  

Izki parke naturala 

Apilaizko plaza 

abisua ABISUA:  Beharrezkoa da sarrera erreserbatzea soilik ibilaldia egiteko eta doako autobusan plaza izateko. 13:00etako kontzerturako Apilaizen lekua librea da.